Atal honen izenak adierazten duen moduan, “Ur goiena, Ur barrena” erritua izango da protagonista. Erritual hori, Urdian herrian egiten da, izan ere, bertan erritual hori urtez urte beti aurrera eraman da. Hala ere,  Nafarroako beste herri batzuetan ere oraindik erritu hori mantendu egiten da.

Urdiain Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean dagoena hain zuzen ere, Burunda bailaran. Udalerriak 677 biztanle zituen 2014. urtean. Historikoki Urdiaingo sektore ekonomiko nagusia nekazaritza izan bada ere, gaur egun sektore nagusia industria da. Hala ere, nekazaritza (garia, artoa, patatak, garagarra, bazka…) eta abeltzaintza xumea nagusitzen dira (Ttanttaka, 2014).

pueblo.jpg

VII. argazkia. Urdiain iraganean.

Satrustegik zioenez (2013), “Ur goiena, Ur barrena” errituala,  urte amaierako Euskal Herriko ospakizun zaharrena uraren erritoa da. Urte zahar egunean gauerdian herriko mutikoak iturrira joaten dira urteko lehen ura lortzera. Garai batean  ur hori etxez etxe banatzen zuten, lehenik eta behin agintariei zein apaizari banatzen zieten eta ondoren gainontzeko herriko etxeetara joaten ziren.  Baina, esate baterako, Urdiainen kasuan udaleko zinegotziak, alkatea eta apaiza elkartzen dira eta gazteak bertara soilik  joaten dira, izan ere, herri horretan ez dira etxez etxe joaten, baizik eta herritarrak agintariaren etxe inguruan biltzen dira. Satrustegiren esanetan, beraien aurrekariei ur horrek beraien gaitzak sendatzeko eta urteko gaitz guztiak kentzeko babesa ematen zien.

urdiain3.jpg

VIII. argazkia. Urdiaingo iturria 2016an.

Bertara eramaten duten ur hori gauerdiko hamabiak jotzen hastean hartzen da herriko iturrian. Korrika etortzen zen gaztea agintariaren etxera (batzuetan bi edo hiru talde) eta lehena etortzen zenak sari nagusia hartzen zuen. Behin agintariaren etxean egonda atea jotzen dute eta aurrerik bertan dauden kantariak ondorengo kantua abesten hasten dira:

15981517629_0c94212f33.jpg

IV. argazkia. Ur goiena, Ur barrena abestiaren partitura.

Arantzazu zer dekazu?

Ur goiena, ur barrena;

Ur goiena, ur barrena

Urte berri egun on.

Etxe honetan sar dayena

Bakearekin osasuna;

Bakearekin osasuna

Onarekin ondasuna.

Etxekoandre giltzaria

Ireki zazu ataria,

Ireki zazu ataria

badekagu ur berria;

badekagu ur berria

presta zazu gosaria.

Eguzu bada, eguzu

Baldin eman nahi badezu

Baldin eman nahe badezu ta

Bestela despegi gaitzazu.

Abestia amaitzerakoan gazteak ura eskaintzen diete eta ur horretatik edaten dute, baina lehendabizi agintariek edaten dute eta ondoren, inguruan daudenek. Horren ordainean etxekoek, udalak edo apaiz etxekoek goxoki bat ematen diete, (adibidez, lehen opilak ematen zitzaizkien), eta beraien artean jaten dute. Baina, Satrustegik dioenez, horrek ere badu bere erritoa. Lehenik eta behin alkateak goxoki horren zatitxo bat moztu eta jan egiten du eta ondoren, bestea gazteei ematen die. Gainera, Xamarrek (2001) dioen moduan, kantariek lortutako saria eskasa bada, bi bertso gehiago gaineratzen dituzte:

Arramoian dabil sagua

Ari segi dail katua,

Etxe hontako limosnarekin

Eztugu beteko zakua

Etxe honetan dago uztarri

Aren gainean uzkar bi,

Amen, amen.

Abestiari dagokionez, aipatu beharra dago orain dela gutxi Olatz Zugastik “Ur goiena, ur barrena” izeneko diska kaleratu duela. Diska horretako abestietako bat arestian aipatutako Urdiain herriko kanta tradizionala da, hau da, urte zaharra egunean gazteek apaizaren etxera ura eramaterakoan abesten duten kanta. Hori dela eta, euskal kultur ondarearen zati garrantzitsu baten berreskurapena egin dela esan genezake. Izan ere, Etxeberriak (2016) dionez, urteetan erritual horrek gora beherak izan ditu eta kantaren berreskurapena egin behar izan dute. Beraz, Olatz Zugastik abesti hori diska baten grabatzea erabaki zuen eta kanta hori eskuragarri dago sarean. Era horretan, kultur ondare horren zati garrantzitsu bat grabaturik geratzen da.

gaia57203_02.jpg

X. argazkia. Urdiain, herritarrak eta ura jasotzen den iturria iraganean.

Advertisements