eduki-tit2.png

Nor diren eta izaten jarraitu nahi duten herriak saiatzen dira, sortzen dituzten instituzioen bidez, eskolaren bidez, kasu, baina beste agenteen bitartekotza eta eragina ahaztu gabe (familia, gizartea, komunikabideak, erabaki politikoak, etab.), duten kultur ondarea belaunaldi batetik bestera ziurtatzen. Hizkuntza, kultura, indar politiko eta ekonomiko sendoak dituzten herriek badituzte mekanismo natural ahaltsuak, eta legearen babesa gainera, beren kultur ondarea luzatzeko. Hizkuntza eta kultura ahulagoa dituzten herrien neurri bereziak hartu behar dituzte beren hizkuntza eta kultura babesteko. Ideia hori transmititu zuten 1996.urtean Ikastolek (Garagorri, 2007 in Errealitateaaren ikuspegi globala 1.2 materia, 2012-2013).

Izan ere, gure Euskal Herriak eta bertako herritarrek iraganean margotu zuten bizitzaren alderdi batzuk erabat galdu dira. Beste batzuk, aldiz, bizirik jarraitzen dute eta herritarren esku dago horien babesa eta transmisioa. Garai batean, E.H.ko egoera oso bortitza izan zen. Gure arbasoek asko borrokatu zuten beren hizkuntza, herria kultura zein identitateak iraun zezan, eta beren ondorengoak kultura horretan murgiltzeko aukera izan zezaten.

Ondorengo horiek, geu gara . Beraien adore, indar, lan, kemen eta ausardiagatik gara gaur egun garena eta daukagu gaur egun daukaguna. Horiengatik eta deboran zehar herritarrek jarraitutako bideagatik, gaur egun Euskal Herriaren kultura, hizkuntza, identitate, giro, egunkari, irrati, aldizkari, musika, ohitura, bertso, poesia eta orokorrean Euskal Herriak bizirik jarraitzen du.

Hori dela eta, gure arbasaoek egindakok lanari, orain arte esfortzatu diren pertsonei, gaur egun jarraitzen dutenei eta gure ondorengoak izango direnei, merezi duten aitortza eta transmisioa ezinbestekoak dira. Horretarako modu bat, euskal kulturaren, gure kulturaren transmisioa hezkuntzaren bidez egitea da. Noski, horretarako hezkuntza orok eredu propioa behar du. Herri bakoitzaren historia, hizkuntza zein pasarteak norberak bizi izan dituenez, kultura edo bizipen horiek oinarri harturik besterik uler daitezkeelako.

descarga.jpg

III. argazkia. Euskal Curriculumaren ikurra.

Euskal Curriculuma hezkuntzaren xedea eta zeregina lortzeko asmoz, hau da, pertsona osoaren garapena lortzeko asmoz, proposatzen den kultur ibilbidea da. Curriculumak gure hizkuntza eta gure kultura ikasteko eskubidea eskaintzen du. Arestian aipatu bezala, hizkuntza eta kultura ahulagoa dituzten herriek neurri bereziak hartu behar dituzte beren hizkuntza eta kultura babesteko, beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu Euskal Curriculumak proposatzen duen helburu horretan parte hartzea. Gure helburua ezkutuan dagoen eta Euskal Herriko toki askotan ezezaguna den erritual zahar horren berri ematea da, hein handi batean, erritua mantentzeko eta gure ahotan bizirik jarrai dezan. (Errealitatearen ikuspegi globala 1.2 materia, 2012-2013).

konpetentziak.jpg

IV. argazkia. Euskal Curriculumaren bost konpetentzia nagusiak.

Dakizuen bezala, aditzera eman nahi dugun erritual zaharrak “Ur goiena Ur barrena” dauka izena. Guretzat guztiz ezezaguna zen ohitura zen eta horrek, gure buruari zenbait galdera planteatzera eraman gintuen, hala nola: Gure inguruan ezezaguna izango al den errituala izango ote da? Nafarroa aldean soilik izango ote da ezagun?

Galdera horiek ikerketa txiki bat egitera eraman gintuzten eta gure ingurunean erritual horri buruz galdetzerakoan, guztiz ezezaguna zela konturatu ginen. Deba goiena eta Nafarroako zenbait pertsona (lagun eta familiako kideak) elkarrizketatu genituen eta argi eta garbi ikusi genuen, Deba goienean eta baita Nafarroan ere kultur ondare horrekiko dagoen ezjakintasuna nabaria dela. Horrez gain, asko harritu zigun Nafarroa inguruan ere ezezaguna izatea, ingurune horretan mantentzen baiten erritua baita. Hori kontuan edukita, interesgarria eta hein handi batean, beharrezkoa iruditu zitzaigun gai horren inguruan miatzea eta gizarterako baliagarria izan daitekeen informazioa eskaintzea, hau da, herritik mundura (zabaltzea) eta mundurik herrira (biltzea).

descarga (2).jpg

V. argazkia. Euskal Curriculumaren oinarriak.

Euskal Curriculuma hainbat eragileren laguntzari esker sortu zen, beraz, hezkuntza eremurako baliagarria izateaz gain, gizarte honen parte diren beste hainbat gizabanako eta erakunderentzat baliagarria izatea nahi dugu, hala nola: euskaldun berrientzat, etorkinentzat, ikastetxeentzat, enpresentzat, etab. Hala ere, hezkuntza eremuan zentratzea gustatuko litzaiguke, oso interesgarria izan baitaiteke hainbat konpetentzi lantzeko.

“Herrikolore” (2008) orrialdean agertzen den bezala, Euskal Curriculumaren helburu nagusia, bakarra eta anitza da. Alde batetik, Euskal Herriaren oinarrizko hiru beharrei erantzutea da. Batetik, euskal kulturaren biziraupena bermatzea eta berori suspertzea. Horretarako, euskal kulturaren transmisioa bermatzea ezinbestekoa da.

Beste alde batetik, curriculumaren helburua ere euskararen berreskurapena erabat sustraitzea da, azken hamarkadetan herri-mugimenduak lan eskerga itzela egin badu ere, egun euskararen berreskurapenaren eta normalizazioaren arloak ez baitaude gaindituta. Horren arrazoien artean aurkitzen da euskararen irakaskuntza ez dela egon ikaskuntza linguistikoa eman dadin ezinbestekoa den dimentsio kulturalaren transmisioarekin lotuta. Hezkuntzaren zulo horren aurrean, curriculumak euskara eta euskal kultura indartzeko ekarpena egin du “kultur-anitza eta eleanitza den planteamenduaren barruan”. Argi dago hitz horiek jatorria euskaraz soilik uler daitekeela. Beste hizkuntza batera itzuliz gero, beste esanahi bat hartuko lukete eta. Beraz, garrantzitsua da hitz horien esanahia euskaraz zein den jakitea horien mezua ulertu ahal izateko.

Hirugarrenik, euskal herritarren arteko bizikidetza aurrera ateratzeko tresna edota baliabideak eskaintzea da. Hiru helburu horiek kontuan edukita, hezkuntza eremuan lantzeko oso aproposa den gaia dela iruditzen zaigu, azken finean, euskal kultura transmititzen delako eta euskararen erabilera bultzatzen delako. Horretarako, interesgarria izango litzateke Haur Hezkuntzako haurrei “Ur goiena Ur barrena” erritualaren berri emateko ipuin bat sortzea eta era horretan, euskal kulturaren transmisioa bermatuko da. Horren ostean, haurrek gai horren inguruko proiektu bat egin dezakete taldetan eta era horretan, Euskal Curriculumak bere baitan hartzen dituen hainbat konpetentzia landu ahal izango dituzte, hala nola: komunikatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta pentsatzen eta ikasten ikastea. (Jakintza, 2009). Julianek (2016) esan zigunaren arabera, herriarentzat oso garrantzitsua da errituala mantentzea eta belaunaldi batetik bestera transmititzea, era horretan soilik mantentzen baita kulturaren funtsa.

Azkenik, Euskal Curriculumarekin bat datozen Eduardo Chillidaren (s.d.) hitzak oso interesgarriak iruditu zaizkigu: “Gizakiak nonbaitekoak garela uste duen horietakoa naiz ni, eta gainera, garrantzi handikoa da hori niretzat. Ideala litzateke leku batekoak izatea, sustraiak leku jakin batean izatea, baina gure besoak mundu osora iristea, edozein kulturatako ideiak baliagarriak izatea. Leku guztiak dira perfektuak, bertara egokituta egonez gero, eta nik, hemen, Euskal Herrian, nire lekuan nagoela sentitzen dut, lurrari egokituta dagoen zuhaitzaren antzera, bere eremuan baina besoak mundura zabalik. Gizon baten lana egiten ahalegintzen ari naiz, nire lana, ni neu naizelako, eta hemengoa naizenez, obra honek kolore bereziak izango ditu, eta argia beltza, halakoa baita gurea.” (Errealitatearen ikuspegi globala 1.2 materia, 2012-2013).

Euskal Herriko gizartean parte garen heinean, Chillidak esaten duen bezala ideala sustraiak leku jakin batean izatea izango litzateke, betiere edozein kulturako ideiak baliagarriak direla kontuan edukita. Hala ere, horretarako beharrezkoa da nongoak garen jakitea eta leku bakoitzaren hizkuntza eta kulturaren berri edukitzea. Euskal Curriculumarekin jarraituz, aipatzekoa da dituen erronketariko bat Euskal Curriculum egitasmoan euskal kulturaren elementu bereizgarriak sartzea dela, beraz, guk ere gure hazitxoa jarri eta euskal kulturaren bereizgarri baten berri eman nahi izan dugu, “Ur goiena Ur barrena”.

pueblo.jpg

IV. argazkia. Urdiain iraganean.

Advertisements