Baina, nondik dator ura eta urtearen arteko zerikusi hau? Gaur egun itxura denez ahaztu bazaigu ere, Xamarrek adierazi zigun (2016) moduan, gure arbasoek argi zeukaten. Elur hitzetik elurte datorren moduan, ur hitzetik urte dator. Ura, ezinbesteko osagarria da bizitzan, hortik “euri ona, hil ona” eta urtearen ideia hertsiki lotzen zaio urarenari (urteberri, eguberri…).

euria.jpg

 

 

 

Burguik (2013) jakinarazi zigun moduan, sinesmena zen zeru gaineko bobedetan ura zegoela, hori dela eta, euria egiten zuela (Urgoiena). Kasu horretan ur horrek altitudea edo altuera adieraziko luke eta estrenatu gabeko ura izango litzateke (Satrustegi). Bestalde, lurrazpian ura zegoela pentsatzen zen (Urbarrena). Hortik, bi urei, bai goikoari, baita azpikoari ere, atera eta batu berriak direlarik eta urte berria hasi bezain azkar, babesa eskatzen zitzaion.

descarga (4).jpg

Ur hitza urte hitzaren lehenengo silaba da eta urte hitzak uraren zikloaren lau urtaroak esan nahi ditu. Beraz, ur eta urte hitzen arteko sinbiosi horretan, ur berria, ur berria izateaz gain, urte berria ere izango litzateke.

Barojak (in Burgui, 2014) adierazitako moduan, urte berrian, gazteak etxez etxe joaten dira ur berria eskaintzera. Hau da, urte berria ur forman eskaintzera. Trukean, urtatsa (aguinaldo) jasotzen zuten gazteek.

Argi dago hitz horiek jatorria euskaraz soilik uler daitekeela. Beste hizkuntza batera itzuliz gero, beste esanahi bat hartuko lukete eta. Beraz, garrantzitsua da hitz horien esanahia euskaraz zein den jakitea horien mezua ulertu ahal izateko.

Advertisements