Kaixo, irakurleok:

Ane Miren Errazkin, Jone Pagaldai eta Ariane Insausti gara, blog honen egileak. Euskal Herriko, zehazki, Gipuzkoa (Arrasate eta Aretxabaleta) eta Nafarroako (Arbizu) herritarrak gara eta gure arbasoen egindakoek, sinesmenek, ohiturek, tradizioek, usteek, lanak eta orokorrean gure izaera zein nortasuna irudikatzen duten ondareen transmisioari aitorpena zor zaiola hausnartu dugu. Beraz, blog hau behar bat identifikatu dugulako sortu dugu eta behar hori, euskal tradizioko parte den erritual baten berri ematea da, “Ur goiena, ur barrena”. Urdianen (Sakana) egiten den errituala da,
hain zuzen ere. Erritualek euskal kulturan garrantzi handia daukate, izan ere, Euskal Herrian presente egon dira hainbat urtetan zehar. Hori dela eta, horren transmisioan lan egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

WIN_20160211_162049.JPG

I.go argazkia: Ane Miren Errazkin, Jone Pagaldai Gaztañaga eta Ariane Insausti Amiano.

c6773a.jpg

 

Transmisio horren bideratzailea Euskal Curriculuma izan daiteke, bere helburuetariko batzuk euskal kulturaren transmisioa eta euskararen erabilera sustatzea baitira. Erritualak eta tradizioak euskal kulturaren parte direnez, helburu horiek bete betean betetzen dira. Hori dela eta, erritual horren inguruko informazioa aurkitu dugu eta horretarako, baliabide ezberdinak erabili ditugu, hala nola: bideoak, elkarrizketak, adituen hitzak, iturriak… Era horretan, informazio bilketa sakona egin dugu eta horri esker, gizartera transmititu ahal izan dugu, euskal kulturaren berri eduki nahi duen edozeinentzat.  

Espero dugu egindako lana baliagarri izatea gizarterako, Euskal Herriko herritarrentzat, zehazki. Horrez gain, blog hau esanguratsua izan daiteke hainbat erakuderentzat, esaterako, ikastetxeentzat edo herri mailakoentzat (aisialdi, kultura). Baita ere, gure kulturaren berri eduki nahi duten pertsona iritsi berrientzat. Gaur egun gure inguruan (familiakideak, lagunak…) egindako galdeketak adierazi digun moduan, ezezaguna den gaia dela frogatu ahal izan dugu (nahiz eta hainbat herritan (Urdiain, Lixerrengo) errituarekin jarraitu). Ezinbestekoa iruditzen baitzaigu gure aintzindariek bizi izandako altxor hori gorde, mantendu eta transmititzea.

arbizu.jpg

II. argazkia. Beriain. Sakanako mendia. Bertatik jaisten den ura edaten hainbat sakandarrek.

Advertisements